Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/14

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

handitan cena, eta çazpi urthez bere senharrarequin bici içan cena;
37 Eta laur hogoi urthe hartan hurbil alharguna, etcen templutic higuitcen Jaincoa cerbitçatuz barurez eta othoitcez, gauaz eta egunaz.
38 Huraz beraz han guerthaturic memento hartan berean, laudatcen çuen ere Jauna, eta mintço cen hartaz erospena iguriquitcen çuten guciei Jerusalemen.
39 Eta complitu cituztenean Jaunaren legueaz manatuac diren guciac, itçuli ciren Galilearat, beren hiri Nazaretherat.
40 Eta haurttoa handitcen cen eta azcartcen izpirituz, çuhurtciaz bethea içanen; eta Jaincoaren gracia haren gainean cen.
41 Bada haren aita eta haren ama yoaiten ciren urthe guciez Jerusalemerat Bazco phestetan.
42 Eta hamabi urthe bethe cituenean, Joseph eta Maria iganic Jerusalemerat phestaco ohitçaren arabera,
43 Eta itculcen cirelaric phestaco egunac bethe ondoan, Jesus haurra guelditu cen Jerusalemen; eta Joseph eta haren ama etciren ohartu.
44 Bainan ustez bidayanten mulçoan cela, egun bat ibili ciren; guero bilhatu çuten beren ahaiden eta beren eçagunen artean;
45 Eta ez baitçuten aurquitcen, itçuli ciren Jerusalemerat, hura bilhatcen çutelaric.
46 Bada guerthatu cen hirurgarren egunean aurquitu çutela templuan, irakhastailen