Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/13

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

çuena, eta guiçon hura çucena cen eta Jaincoaren beldur, eta iguriquitcen çuen Israeleco atsequida, eta Izpiritu Saindua hura baithan cen.
26 Eta abisatua içan cen cerutic Izpiritu Sainduaz, etcela hilen, non etçuen lehenic Jaunaren Christo ikhusi.
27 Hura beraz Izpirituaz eramana ethorri cen Templurat, eta nola aitac eta amac ekhartcen baitçuten Jesus haurra Templurat, hartaz eguiteco legueco ohitçaren arabera.
28 Hartu çuen besoetan, eta benedicatu çuen Jaincoa eta erran:
29 Jauna, orai uzten duçu yoaitera çure cerbitçaria bakhean, çure hitçaren arabera.
30 Ecen ene beguiec ikhusi dute çure salbamena,
31 Ceina preparatu baituçu populu gucien bekhokian;
32 Arguia yendayen arguitceco, eta çure Israeleco populuaren loria içaiteco.
33 Eta Joseph eta haren ama harritcen ciren hartaz erranac ciren gaucez.
34 Eta Simeonec benedicatu cituen, eta erran cion bere ama Mariari: huna, hau eçarria da hainitcei Israelen, erortececo eta berriz alchatceco aurguina bat içaiteco, eta seinale bat ceintan contra erranen baitute.
35 (Eta orobat ezpata batec chilhatuco du çure arima) amoreagatic hainitz bihotcen gogoetac içan daiten aguertuac.
36 Bacen ere Anna emazte profeta bat, Phanuel Asereco Tribucoaren alaba, ya adin