eta ikhus deçagun guerthatu den eta Jaunac erakutsi deraucun gauça hura.
16 Yoan ciren beraz lehia handirequin eta aurquitu çituzten Maria, eta Joseph, eta haurttoa othelacoan etçana.
17 Eta ikhusi çuten ondoan, hedatu çuten haurttoaren gainean erran içan ciotena.
18 Eta hauc aditu cituzten guciac harritu ciren arçainec arran gaucez.
19 Eta Mariac beiratcen cituen arthozqui gauça hauc guciac, eta bere gogoan ibilcen cituen.
20 Guero arçainac itçuli ciren lorificatcen eta laudatcen çutela Jaincoa ençun eta ikhusi cituzten gauça hetaz guciez, mintçatu çaizcoten arabera.
21 Eta çortci egunac bethe cirenean hauraren circoncisionea eguiteco, orduan haren icena deithua içan cen Jesus, ceina icendatua içan baitcen Aingueruaz, sabelean concebitua içan cen baino lehen.
22 Eta Mariaren garbitceco egunac bethe cirenean, Moisen leguearen arabera, eraman çuten Jerusalemerat, Jaunari presentatceco.
23 (Jaunaren leguean iscribatua den arabera, muthilki lehen sorthu guciac içanen direla icendatuac Sainduac Jaunari);
24 Eta Jaunaren leguean manatua den ofrendaren eskaintceco, ceina baita urço tortoil pare bat, edo bi urço ume.
25 Bada huna, Jerusalemen bacen guiçon bat Simeon icena
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/12
Itxura
Orri hau berrikusia izan da