5 Iscribuz emana içaiteco Maria escontçaz hitcemana içan cion emaztearequin, ceina esperantcetan baitecen.
6 Bada guerthatu cen, han cirelaric, haren erditceco dembora bethe cela.
7 Eta erdi cen bere seme lehembicicoaz, eta trochatu çuen, eta etçan çuen othelaco batetan, cergatic ezpaitcen heyençat lekhuric ostatuan.
8 Bada baciren lekhu hetan arçainac landetan gaua iragaten çutenac eta gauazco orenetan beren arthaldea çaintcen çutenac.
9 Eta huna Jaunaren Ainguerua ethorcera guerthatu cen heien ganat, eta Jaunaren loriac distiratu çuen heyen bazterretan, eta icialdura handi batez sesitu rn an ieiçcac.
10 Bainan Aingueruac erran cioten: ez çaitezte icit; ecen huna, adiarazten dautçuet bozcariozco arraçoin handi bat, halacoa içanen dena populu guciarentçat.
11 Cergatic Daviden hirian sorthu çaitçuen Salbatçailea, ceina baita Christ Jauna.
12 Eta hau içanen çaitçue seinaletçat, aurquitu duçuela haurttoa trochatua, eta othelaco batean etçana.
13 Eta berehala Aingueruarequin içan cen ceruco armada handi bat, Jaincoa laudatcen çuena eta erraiten:
14 Loria Jaincoari lekhu goren gorenetan, bakhea lurrean eta gogo ona guiçonetan!
15 Eta guerthatu cen heyec igan cirenean cerurat, arçainec erran çutela elgarri: goacen beraz Bethlehemerat,
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/11
Itxura
Orri hau berrikusia izan da