Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/10

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

75 Saindutasunean eta çucentasunean haren aitcinean, gure bicico egun guciez.
76 Eta çu haurttoa, deithua içanen çare Oroetacoaren Profeta; ecen Jaunaren aitcinean yoanen çare, haren biden aphainceco,
77 Eta salbamenduco eçagutçaren emaiteco haren populuari; beren bekhatuen barkhamendutçat.
78 Gure Jaincoaren misericordiaren bihotçaz, ceintan gaineco iguzqui atheratceac bisitatu baicatu,
79 Amoreagatic ilhumbetan eta hilceco itçalean direnac argui ditçan, eta gure urhatsen guidatçeco bakhezco bidean.
80 Eta haurttoa handitcen cen eta borthizten izpirituz; eta desertuetan egon cen Israeli erakutsia içan behar cen aguneraino.


II CAPITULUA.
Jesus-Christoren sortcea, anonciacionea eta Circoncisionea Bethlehemen, Jerusalemen presentatua Templuan, eta Simonez celebratua, etc.—Nazaretherat eramana, handitcen da prestutasunean.
BADA guerthatu cen egun hetan manacunça bat hedatua içan cela Cesar-Augusteren phartez, ekhartcen çuena içan çaiten guciac iscribuz emanac.
2 Eta lehen iscribuz emaite hura eguina içan cen Cyreniusec Syriaco gobernua çuenean.
3 Hortacotz guciac yoaiten ciren iscribuz emanac içaiteco, bakhotcha bere hirian.
4 Eta Joseph igan cen Galileatic Judearat, erran nahi da, Nazaretheco hiritic Daviden hiri Bethlehem deithuarat, Daviden etchetic eta familiatic celacotz;