Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/9

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

galdeguinic escribatceco mahainac escribatu çuen: Joannes da horen icena; eta guciac estonatu ciren.
64 Eta berehala haren ahoa idequi cen, eta haren mihia çalhutu, halaco guisaz non mintço baitcen laudatcen çuela Jaincoa.
65 Eta auço guciec beldurrac hartu cituzten; eta gauça hauc guciac hedatuac içan ciren Judeaco mendi gucietan.
66 Eta hec ençun cituzten guciec, eman cituzten beren bihotcean, ciotelaric: cer içanen da haur ttipi huntaz? eta Jaunaren escua hunequin cen.
67 Orduan Zacharias haren aita bethea içan cen Izpiritu Sainduaz, eta profetisatu çuen, cioelaric:
68 Benedicatua içan bedi Jauna Israeleco Jaincoa, ceren bisitatu duen eta erosi bere populua;
69 Eta ceren eman deraucun Salbatçaile botherexu bat David bere cerbitçariaren etchean,
70 Profeta saindu bethi danic içan direnen ahoz erran çuen arabera.
71 Salbatuac içanen garela gure etsaien escuz, eta gu gaitcesten gaituzten gucien escuz;
72 Haren misericordia gure aiten alderat ibilcatceco, eta haren legue sainduaren orhoitçapena içaiteco;
73 Abraham gure aitari eguin dion cinaren arabera.
74 Erran nahi baita, eguinen çuela, gure etsaien escutic gu libratu ondoan, cerbitçatuco guinuela beldurric gabe,