Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/8

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ethorquira haren beldur direnentçat da.
51 Botheresqui eraguin du bere besoaz; herraustu ditu soberbios cirenac beren bihotcen gogoetan.
52 Botheretsuac aurthiqui ditu beren tronuetaric, eta alchatu ditu aphalac.
53 Onthasunez bethe ditu gose cirenac; aberaxac igorri ditu hutsic.
54 Lagundu du bere bothereaz Israel bere cerbitçaria, haren misericordiaz orhoit çadin;
55 (Huntaz mintçatu den arabera gure aitei, hala nola Abrahami eta haren ondocoei) bethicotz.
56 Eta Maria egon cen harequin hirur hilabetheren ingurua; guero itçuli cen bere etcherat.
57 Bada Elizabethen erditceco dembora bethe cen: eta seme batez erdi cen.
58 Eta haren auçoec, eta haren ahaidec adituric Jaunac goratu çuela bere misericordia haren alderat, bozcariatcen ciren harequin.
59 Eta guerthatu cen çortcigarren egunean ethorri cirela haur ttipiari circoncisionearen eguiteco, eta Zacharias deitcen çuten, bere aitaren icenaz.
60 Bainan haren amac hartu çuen hitça, eta erran: ez, bainan içanen da deithua Joannes.
61 Bainan erran cioten: ezta nihor çure ahaidetan icen hori duenic.
62 Orduan kheinu eguin cioten haren aitari erran ceçan nola nahi çuen içan çadin deithua.
63 Eta Zachariasec