Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/7

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

nescatoa; eguin bequit çure hitçaren arabera! eta Ainguerua yoan cen haren ganic.
39 Bada egun hetan Maria alchatu cen, eta yoan cen lehiaca lekhu mendixu Judeaco hiri batetarat.
40 Eta sarthu cen Zachariasen etchean, eta agurtu çuen Elizabeth.
41 Eta guerthatu cen Elizabethec ençun çuen becen laster Mariaren agurtcea, haurttoac yauci eguin çuela haren sabelean; eta Elizabeth bethea içan cen Izpiritu Sainduaz.
42 Eta oihu eguin çuen goraqui, eta erran: benedicatua çare emazten artean, eta benedicatua da çure sabeleco fruitua.
43 Eta nondic heldu çait hau, ene Jaunaren ama ni ganat ethortcea?
44 Ecen huna, çure agurtceco boça ethorri den becen laster ene beharrietara, haurttoac yauci eguin du bozcarioz ene sabelean.
45 Bada ongui dohaxua da sinhetsi duena; ecen Jaunaz erranac içan diren gaucec içanen dute beren osandea.
46 Orduan Mariac erran çuen: ene arimac goratcen du Jauna.
47 Eta ene izpiritua alegueratcen da Jaincoan, ceina baita neure Salbatçailea.
48 Ecen behatu du bere nescatoaren beheratasunari; huna, eguiaz, hemendic aitcina adin guciec deithuco naute ongui dohaxua.
49 Ecen Botherexuac gauça handiac eguin derauzquit, eta haren icena Saindua da.
50 Eta haren misericordia ethorquitic