Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/6

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

28 Eta Ainguerua sarthuric hura cen lekhuan, erran cion: ô, çu gracian errecebitua çarena; Jauna da çurequin: benedicatua çare emazte gucien artean.
29 Eta Mariac ikhusi çuenean, asaldatu cen hitz hoyen gatic: eta bere baithan betuzten çuen cer cen agur hau?
30 Eta Aingueruac erran cion: Maria, ez içan beldurric; ecen aurquitu duçu gracia Jaincoaren aitcinean.
31 Eta huna, concebitu duçu çure sabelean, eta içanen duçu seme bat, eta deithuco duçu haren içena Jesus.
32 Handia içanen da, eta Oroetacoaren Semea deithua, eta Jainco Jaunac emanen dio David bere aitaren tronua.
33 Eta Jacoben etchearen gainean erreynatuco du bethi; eta haren erreynuac eztu içanen akhabantçaric.
34 Orduan Mariac erran cion Aingueruari: nola ethorrico da hau, eztut eta eçagutcen guiçonic?
35 Eta Aingueruac ihardestean erran cion: Izpiritu Saindua guerthatuco da çu baithan; eta Oroetacoaren indarrac ugarituco çaitu; hortacotz çure ganic sorthuco dena Saindua içanen da deithua Jaincoaren Semea.
36 Eta huna, Elizabeth, çure ahaideac, concebitu du orobat seme bat bere çahartzean; eta hemen da agorra deithua cenaren esperancetaco seigarren hilabethea;
37 Ecen deusic ezta ecin ahal içanen Jaincoari.
38 Eta Mariac erran çuen: huna Jaunaren