Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/5

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

19 Eta Aingueruac ihardestean erran cion: Gabriel naiz Jaincoaren aitcinean chutic nagona, eta çure mintçatcerat egorria içan naicena, eta berri on hoyen çuri adiarazterat:
20 Eta huna, içanen çare mintçatu gabe, eta etzare mintçatuco ahal, gauça hauc ethorrico diren eguneraino; cergatic ez baititutçu ene hitçac sinhetsi, ceinac içan baitira complituac beren demboran.
21 Bada populuac iguriquitcen çuen Zacharias, eta estonatcen ciren, ceren haimbertce berancen çuen Templuan.
22 Bainan athera cenean, etzaitequen heyei mintça, eta eçagutu çuten ikhusi çuela cembait itchurapen Templuan; ecen aditcerat emaiten cioten seinalez; eta guelditu cen hitça gabe.
23 Eta guerthatu cen haren akhabatu cirenean, bere etcherat itçuli cela.
24 Eta egun heyen ondotic, Elizabeth haren emazteac concebitu çuen, eta gorde cen bortz hilabethez; cioelaric:
25 Ceren Jaunac hola eguin baitu enequin behatu nauen egunetan, neure laidoaren khenduco guiçonen artetic.
26 Bada seigarren hilabethean, Aingueru Gabriel egorria içan cen Jaincoaz Galileaco hiri batetarat, Nazareth deithua,
27 Biryina baten ganat escontçaz hitcemana Joseph icena çuen guiçon bati, ceina baitcen Daviden familiatic, eta biryinaren icena Maria cen.