Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/16

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

gucietarat urriquizco bathayoa predicatcen çuela, bekhatuen barkhamenduaren ardiesteco;
4 Escribatua den arabera Esaias Profetaren hitcen liburuan, dioela: desertuan oihu eguiten duenaren boça; aphain çaçue Jaunaren bidea, chuchen çatçue haren bidescac.
5 Beheratasun guciac betheac içanen dire, eta mendi guciac eta bizcar guciac aphalduac içanen dire, eta bide makhur guaciac chuchenduac içanen dire; eta bidesca gaitz gucia errechtuac içanen dire.
6 Eta oroc ikhusico dute Jaincoaren salbamena.
7 Beraz erraiten çuen hartaz bathayatuac içaiterat ethortcen ciren yende tropei: bipera castac, norc abisatu çaituzte gueroco hasarradurari ihesguitea?
8 Eguitçue beraz urriquiaren araberaco fruituac; eta ez has erraiten çuen baithan: Abraham badugu aitatçat; ecen erraiten derautçuet, Jaincoac sor araz ahal detçaquela, harri hotaric ere, Abrahami haurrac.
9 Bada haizcora yadanic eçarria da arbolen erroan; beraz fruitu onic ekhartcen eztuen arbola, picatua içaiterat doha, eta aurthiquia surat.
10 Orduan yendec galdeguin cioten, ciotelaric: cer eguinen dugu bada?
11 Eta ihardetsi çuen, eta erran cioten: bi arropa dituenac eman beça bat eztuenari; eta yateco duenac eguin beça guisa bera.
12 Eta ethorri