Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/17

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

çaizcon pagaraztaileac bathayatuac içaiteco, ceinec erran baitcioten, Nagusia, cer eguinen dugu?
13 Eta erran cioten: ez galda manatua çaitçuen baino guehiago.
14 Guerlaco guiçonec galdeguin cioten orobat, ciotelaric: eta guc cer eguinen dugu? erran cioten: ez eguin borcharic, ez enganioric nihoren contra; bainan contenta çaitezte çuen soldatez.
15 Eta nola populuac iguriquitcen baitçuen, eta arraçoinatcen baitçuen bere baithan Joannes ez othe cenez Christo,
16 Joannesec hartu çuen hitça, eta erran guciei: nitaz denaz, bathayatcen çaituztet urez: bainan heldu da ni baino botherexuago dena, ceinaren ezpainaiz gai zapata korden lachatceco; harc bathayatuco çaituzte Izpiritu Sainduaz eta suaz.
17 Bere bahea escuan du, eta osoqui garbituco du bere larraina, eta bilduco du ogui bihia bere bihiteguirat, bainan lastoa erreco du iraunguitcen ezten suan.
18 Eta bertce hainitz exorta eguinez, ebanyelioa adiarazten çuen populuari.
19 Bainan Herodes Tetrarka hartaz mehatchatua içanic Herodias haren anaya Philipperen emaztea gatic, eta eguin cituen gaizquien gatic,
20 Emendatu cituen oraino bertce guciac Joannes presondeguian eçarriz.
21 Bada guerthatu cen, nola populu gucia bathayatua baitcen, Jesus ere bathayatua celaric, eta othoitcean