Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/19

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Mahalaleelena, Caïnanena.
38 Enosena, Sethena, Adamena, Jaincoarena.

IV CAPITULUA.
Jesus-Christo debruaz tentatua, eta arbuyatua Nazarethen, sendatcen ditu Capernaumen hainitz eri eta debruztatu.
BADA Jesus Izpiritu Sainduaz bethea itçuli cen Jordaneco alderat, eta eramana içan cen deserturat izpirituaren berthutez.
2 Eta tentatua içan cen Debruaz berrogoi egunez, eta etçuen deusic yan, egun hec cirauteno, bainan iragan cirenean, gosetu cen azquenean.
3 Eta Debruac erran cion: baldin Jaincoaren Semea baçare, erroçu harri huni ogui bilhaka dadin.
4 Eta Jesusec ihardetsi cion, cioelaric: escribatua da, eztela choilqui oguiz bicico guiçona; bainan bai Jaincoaren hitz oroz.
5 Orduan Debruac eraman çuen mendi gora baten gainerat, eta erakhusi ciotçan lipar batez munduco erresuma guciac.
6 Eta Debruac erran cion: emanen derautçut puchantcia hau gucia eta heyen loria; ecen emana içan çait niri, eta emaiten dut nahi duenari.
7 Baldin nahi baçare beraz ahuzpecatu ene aitcinean, guciac çureac içanen dira.
8 Bainan Jesusecihardestean erran cion: habil ene guibelerat, Satan; escribatua duc: hire Jainco Jauna adoratuco duc, eta hura choila cerbitçatuco.
9 Debruac eraman çuen orobat Jerusalemerat, eta eçarri çuen Templuco lekhu gorenean, eta erran cion: