Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/20

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

baldin Jaincoaren Semea baçare, aurthic çaite beheiti:
10 Ecen escribatua da manatuco duela bere Aingueruei çure beguiratceaz,
11 Eta ekharrico çaituztela beren escuetan, beldurrez yo deçaçun çure zangoa cembait harriren contra.
12 Bainan Jesusec ihardestean, erran cion: errana içan da, eztuc tentatuco hire Jainco Jauna.
13 Eta akhabatu cenean tentacione gucia, Debrua yoan cen haren ganic behingotçat.
14 Eta Jesus itçuli cen Galilearat Izpirituaren berthutez, eta haren aiphua hedatu cen inguruetaco herri gucietan.
15 Ecen irakhasten çuen heyen Synagoguetan, eta guciez ohoratua cen.
16 Eta ethorri cen Nazaretherat, non alchatu içan baitcen eta sarthu cen Synagogan errepausuco egunean, ohitua cen arabera; guero alchatu cen irakurtceco.
17 Eta eman cioten Esaia profetaren liburua, eta çabaldu çuenean liburua, aurkhitu çuen escribatua den lekhua:
18 Jaunaren Izpiritua ene gainean da, ceren gantçutu bainau; igorri nau Ebanyelioaren adiarastera pobrei, bihotça coscatua dutenen sendatceco;
19 Adiarazteco esclaboei librança, eta ixuei beguietaco bista; çaphatuac direnac lachoan eçarteco; eta Jaunaren urthe agradagarriaren adiarasteco.
20 Guero hertsiric liburua, eta bihurturic cerbitçariari, yarri cen eta Synagogan ciren