Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/21

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

gucien beguiac haren gainean baratuac çauden.
21 Orduan hasi cioten erraiten, egun escritura hau complitua da, çuec aditcen duçuelaric.
22 Eta guciec lekhucotasuna bihurtcen cioten, eta harritcen ciren haren ahotic yalguitcen ciren dohainezco hitcez; eta erraiten çuten: hau ezta Josephen Semea?
23 Eta erran cioten: segurqui erranen dautçue erran comun hau, medicua senda hadi heroni; eta eguin çac hemen hire herrian Capernaumen eguin ditucala ençun ditugun gauça guciac.
24 Bainan erran cioten: eguiaz erraiten dautçuet profeta nihor eztela ongui ethorria bere herrian.
25 Eta eguiaz erraiten dautçuet bacela hainitz emazte alhargun Israelen Eliasen demboran, cerua hertsi cenean hirur urthe eta sei hilabethez: halaco guisaz non gosete handi bat içan baitcen lur hartan gucian.
26 Eta halaric-ere Elias etcen igorria içan hetaric batetarat bainan choilqui emazte alhargun baten ganat Sidon Sareptaco hirirat.
27 Bacen ere hainitz lepradun Israelen Elisea profetaren demboran, halaric-ere hetaric batere etcen içan sendatua: bainan Naaman bakharric, Siriacoa cena.
28 Eta guciac hasarratuac içan ciren Synagogan, gauça hauc ençutean.
29 Eta chutituric, casatu çuten hiriz camporat, eta eraman çuten ceinaren gainean