heyen hiria eguina cen mendi ondoraino, haren aurthiquitceco gainetic beheiti.
30 Bainan iragan cen heyen erditic, eta yoan cen.
31 Eta yautsi cen Capernaumerat, Galileaco hirirat; eta han irakhasten cituen errepausuco egunetan.
32 Eta estonatcen ciren haren irakasteaz; ecen haren hitça nausitasunequin cen.
33 Bada synagogan bacen guiçon bat izpiritu lohi batez debruztatua, ceinac oihu eguin baitçuen gora,
34 Cioelaric: ha! cer da gure eta çure artean, Jesus Nazarenecoa? ethorri çare gure eceztatcera? badaquit nor çaren, Jaincoaren Saindua çarela.
35 Eta Jesusec mehatchatu çuen garrazqui erraiten cioelaric: ichil hadi, eta yalgui guiçon hortaric; etadebruac aurthiquiric hura yenden erdirat, yalgui cen guiçon hartaric, batere minic eguin gabe.
36 Eta harritu ciren guciac, eta mintço ciren beren artean, eta erraiten çuten: cer solas da hau, manatcen duela nausitasunequin eta botherezqui izpiritu gaistaguinei, eta yalquitcen dira?
37 Eta haren omena hedatu cen inguru hartaco lekhu gucietan.
38 Eta Jesus alchatu cenean synagogatic, sarthu cen Simonen etchean, eta Simonen amaginarreba sukhar handi batequin çagon, eta othoiztu çuten harençat.
39 Eta hurbilduric haren gainerat, larderiatu çuen sukharra; eta sukharrac utci
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/22
Itxura
Orri hau berrikusia izan da