Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/25

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

eta othoiztu çuen, cioela: Jauna nahi baduçu, garbi eguin neçaqueçu.
13 Eta Jesusec hedatu çuen escua, eta hunquitu çuen, cioelaric: nahi dut, içan çaite garbi. Eta ordu berean leprac utci çuen.
14 Eta manatu cion nihori ez erraiteaz: bainan erran cion: çoaci, eta aguer çaite apheçari, eta eskain çaçu çure garbitasunarentçat Moisec manatu duena, lekhucotasuntçat heyeri cerbitçatceco.
15 Eta haren aiphua hedatcen cen guerotic guerora, halaco guisaz non yende oste handiac bilcen baitciren haren ençuteco, eta hartaz sendatuac içaiteco beren eritasunetaric.
16 Eta desertuetan sarthua çagon, eta othoitz eguiten çuen.
17 Bada guerthatu cen irakhasten çuen egun batez, Pharisauac eta leguearen irakhastaileac, ceinac ethorri baitciren Galileaco eta Judeaco herri gucietaric, eta Jerusalemetic han cirela yarriac, eta Jaunaren botherea han cen eritasunen sendatceco.
18 Eta huna guiçon batçuec ekhartcen çuten ohe batean guiçon paralitico bat eta bilhatcen çuten etcherat ekhartceco bidea, eta haren aitcinean eçartceco.
19 Bainan ez aurquitcenez nondic sarraraz ahal ceçaqueten, yende ostearen gatic, igan ciren etche gainerat, eta yautsi ciren teilatuetaric, ohe ttipiarequin, erdirat, Jesusen aitcinerat.
20 Ceinac ikhusiz heyen fedea, erran cion