Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/26

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

paraliticoari: quiçona, çure bekhatuac barkhatuac çaitçu.
21 Orduan Scribauac eta Pharisauac hasi ciren beren artean arraçoinatcen, ciotelaric: nor da blasfemioac erraiten dituen hau? norc barkha ditçazque bekhatuac Jaincoac berac baicen?
22 Jesusec eçagutuz heyen gogoetac, hartu çuen hitça, eta erran cioten: certaco arraçoinatcen duçue horrela çuen baithan?
23 Cein da errechago, edo erraitea: çure bekhatuac barkhatuac çaizquitçu; edo erraitea: chuti çaite, eta ibil çaite?
24 Bada yaquin deçaçuen guiçonaren Semeac baduela lurrean bekhatuen barkhatceco botherea, erran cion paraliticoari: erraiten dautçut, chuti çaite, har çaçu çure ohe ttipia bizcarrean, eta çoaci çure etcherat.
25 Eta berehala paraliticoa chutituric heyen aitcinean, hartu çuen bizcarrean etçana cen ohea, eta yoan cen bere etcherat, Jaincoa lorificatcen çuela.
26 Eta harritu ciren guciac, eta lorificatcen çuten Jaincoa, eta beldurrez betheac erraiten çuten: eguiazqui ikhusi dugu seculan iguriquico ez guinituen gauçac.
27 Guero athera cen, eta ikhusi çuen pagaraztaile bat, Levi icena çuena, yarria pagarazteco lekhuan, eta erran cion: segui neçaçu.
28 Eta hura utciz guciac, chutitu cen, eta seguitu çuen.
29 Eta Levic eguin cion gombidanza handi bat bere etchean, non baitcen pagaraztaile