guisa hortan beguiratcen dire bat eta bertcea.
39 Eta ezta nihor çaharra edaten duenic, berehala berria nahi duenic; ecen erraiten du: çaharra hobea da.
VI CAPITULUA.
Jesus-Christoc yustificatcen ditu bere discipuluac, ogui ondoac errepausuco egunen errotic atheratcen dituztenac, eta sendatcen du guiçon baten escu eihartua, icendatcen ditu hamabi Apostolu, eta emaiten du irakhascunza hainitz.
BADA guerthatu cen errepausuco egun bigarren-lehenean, iragaiten cela oguietaríc, eta haren discipuluec errotic atheratcen cituztela ogui ondoac, eta beren escuetan çaphatuz, hetaric yaten çutela.
2 Eta Pharisauetaric cembaitec erran cioten: certaco eguiten duçue gauça bat eguitea cilhegui eztena errepausuco egunetan?
3 Eta Jesusec hitça hartuz, erran cioten: eztuçue irakhurtu cer eguin çuen Davidec gosetu cenean, harc eta harequin cirenec.
4 Nola sarthu cen Jaincoaren etchean, eta hartu cituen proposicioneco oguiac, eta hetaric yan, eta eman ere harequin cirenei; nahiz ezten cilhegui sacrificatçailei baicen hetaric yatea.
5 Guero erran cioten: Guiçonaren Semea errepausuco ere Jauna da.
6 Berce errepausuco egun batez ere Synagogan sartcera guerthatu cen, eta irakhasten çuen; eta han bacen guiçon bat ceinaren escu escuina eihartua baitcen.
7 Bada Scribatuec eta Pharisauec guardia emaiten çuten sendatuco çuenez hura errepausuco egunean,
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/28
Itxura
Orri hau berrikusia izan da