Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/29

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

aurkhitceco certaz hura acusa ceçaten.
8 Bainan eçagutcen cituen heyen gogoetac; eta erran cion guiçon escua eihartua çuenari: alcha çaite, eta egon chutic erdian. Eta hura alchaturic chutic egon cen.
9 Bainan Jesusec erran cioten: galdeguinen dautçuetgauça bat; cilhegui da onguia eguitea errepausuco egunetan, edo gaizquia eguitea? norbaiten salbatcea, edo haren galcea?
10 Eta behatu çuenean guciei inguruan, erran cion guiçon hari: heda çaçu çure escua; eguin çuen, eta haren escua eguin cen sendoa bertcea beçala.
11 Eta sumindu ciren, eta elgarren artean mintço ciren cer eguin ahal ceçaqueten Jesusi.
12 Bada mendi baten gainerat igaiterat guerthatu cen egun hetan othoitz eguiteco; eta han iragaitera gau gucia Jaincoa othoiztuz.
13 Eta eguna ethorri cenean, deithu cituen bere discipuluac; eta hautatu cituen hetaric hamabi, ceinac idendatu ere baitcituen Apostoluac;
14 Hec dira: Simon, ceina icendatu baitçuen orobat Pierres, eta Andres haren anaya, Jacques eta Joannes, Philippe eta Barthelemi,
15 Mathiu eta Thomas, Jacques Alpheoren semea, eta Simon gaindicendatua Zelotes,
16 Jude Jacquesen anaya, eta Judas Iscariota, ceina içan baitcen traidorea ere.
17 Guero yauxiric heyequin, guelditu cen