Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/33

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

43 Eguiaz, arbola bat ezta ona, fruitu gaisto ekhartcen duena; ez eta arbola bat ezta gaistoa, fruitu ona eguiten duena.
44 Eta arbola bakhotcha eçagun da bere fruitutic; ecen picoac ere eztire bilcen elhorrietaric, eta eztire mahatsac bilcen berro elhorrian.
45 Guiçon prestuac atheratcen ditu gauça onac bere bihotceco muyan onetic; eta guiçon gaistoac atheratcen ditu gauça gaistoac bere bihotceco muyan gaistotic; ecen bihotceco franquecian mintço da ahoa.
46 Bainan certaco deitcen nauçue Jauna, Jauna, eta eztuçue eguiten erraiten dudana?
47 Erakhutsico dautçuet nor iduri duen ni ganat ethortcen denac, eta ene hitçac ençutean hec eguiten dituenac.
48 Iduri du guiçon bat ceinac etche bat eguitean, aitçurtu eta cilhatu baitu barna, eta cimendua eçarri harrocaren gainean, halaco guisaz non ur yalquitce bat guerthaturic, ibaya yoan baita etche haren contra emaitera borthizqui, bainan ecin kordocatu du, ceren cimendatua baitcen harrocaren gainean.
49 Bainan, contrara, norc ere ençun ondoan ene hitçac, ez baititu eman pratican, iduri du guiçon bat bere etchea lurraren gainean eguin duena, hari cimenduric eguin gabe, ecen ibayac emanic etche haren contra, erori da berehala, eta etche haren lurreratcea handia içan da.