Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/34

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

VII CAPITULUA.
Jesus-Christoc sendatcen du capitain baten sekia hiletaric, pizten alhargun baten semea, emaiten du lekhucotasuna bere buruaz eta Yondoni Baptistaz Pharisauen erreprotchuen contra, eta barkhatcen dio emazte bekhatorosari.
ETA akhabatu çuenean solas hura gucia aditcen çuen populuaren aitcinean, Capernaumen sarthu cen.
2 Bada capitain baten sehia, ceinac hau hainitz maite baitçuen, eri cen; eta hilcerat yoan cen.
3 Eta capitainac ençun çuenean mintçatcen Jesusez, igorri cituen haren ganat cembait Juduen çaharretaric, haren othoizteco ethor çadin harren sehiaren sendatcerat.
4 Eta ethorriric Jesusganat, othoiztu çuten arrekaika, erraiten ciotelaric gay cela hau ardiesteco.
5 Ecen, cioten, maite du gure yendaquia, eta eguin deraucu Synagoga.
6 Jesus yoan cen beraz heyequin; eta nola ya ez baitcen urrun etchetic, capitainac igorri cituen bere adisquideac haren biderat, hari erraiteco, Jauna, ez çaitela akhit; ecen ez naiz gay sar çaiten ene teilatuaren azpian.
7 Hortazotz ere eztut neure burua uste içan gay neroni yoaiteco çu ganat, bainan erraçu choilqui hitz bat; eta ene sehia sendatua içanen da.
8 Ecen neroni bertcen botherearen azpico eçarri naicen guiçon bat bainaiz, baditut ene azpian guerlaco guiçonac, eta erraiten dut bati: çoaçi, eta yoaiten da; eta bertce bati: çatho, etaethortcen