ikhustean ezteçaten ikhus, eta ençutean ezteçaten compreni.
11 Huna beraz cer erran nahi duen parabola hunec: hacia Jaincoaren hitça da.
12 Eta hacia errecebitu dutenac bide gainean, hitça ençuten dutenac dire; bainan guero ethortcen da Debrua, ceinac edequitcen baitu heyen bihotcetic hitça, beldurrez sinhextean eztaiten salba.
13 Eta lekhu harrixu batean errecebitu dutenac hacia, hec dire hitça ençun ondoan, bozcariorequin errecebitcen dutenac; bainan erroric eztute; sinhexten dute behin; eta tentacioneco demboran urruntcen dira.
14 Eta elhorrien artera erori hec dena, dire hitça ençun ondoan, eta yoan ondoan, anxiez aberaxtasunez eta mundu huntaco guriqueriez ithoac direnac, eta eztute ekhartcen fruitu onic.
15 Bainan lur on batean erori dena, hec dire hitça ençun ondoan, atchiquitcen dutenac bihotz onest eta on batean, eta fruitua ekhartcen dutenac pairosqui.
16 Nihorc arguizaguia piztu ondoan, eztu hura estalcen untci batez, ez eta ohe azpi batean eçartcen, bainan eçartcen du zutargui baten gainean, sartcen direnec ikhus deçaten arguia.
17 Ecen ezta segreturic aguertcen eztenic; ez eta gauça estaliric eçagutzen eztenic, eta ethortcen eztenic arguirat.
18 Beha çaçue beraz nola ençuten duçuen; ecen duenari emana
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/41
Itxura
Orri hau berrikusia izan da