Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/42

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

içanen çayo; bainan deus eztuenari, içan uste duena ere edequia içanen çayo.
19 Orduan bere ama eta bere anayac ethorri ciren haten ganat, bainan ecin hurbil çaitezquen yendengatic.
20 Eta erreportatu çuten, ciotelaric: çure ama eta çure anayac hor dire campoan, çure ikhusteco guticia dutenac.
21 Bainan ihardetsi çuen, eta erran cioten: ene ama eta ene anayac Jaincoaren hitça ençuten dutenac dire, eta hura practican emaiten dutenac.
22 Bada egun batez barkha batean igaitera guerthatu cen bere discipuluequin, eta erran cioten: iragan gaiten uraz bertce alderat; eta partitu ciren.
23 Eta nola bogatcen baiçuten, lokhartu cen, eta ichkuidu bat alchaturic uraren gainean, barkha urez bethetcen ari cen, eta lanyer handitan ciren.
24 Orduan ethorri ciren hura ganat, eta iratçarraraci çuten, ciotelaric: Nagusia! Nagusia! galcerat goaci. Bainan hura chutituric, mintçatu cen nausitasunequin haiceari eta baguei, eta eztitu ciren: eta ugueraldia itçuli cen.
25 Orduan erran cioten: non da çuen fedea? eta hec beldurrez eta mirestez sesituac, beren artean cioten: bainan nor da hau, manatcen du haicei eta urari, eta obeditcen diote?
26 Guero arribatu çuten Gadarenieneco lur inguruetarat ceina baita Galilearen partean.
27 Eta yautsi cenean lurrera, ethorri cen hari