Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/43

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

buruz hiri hartaco guiçon bat ceina aspaldian debruztatua baitcen, eta ezpaitcen erropez estalia, eta ezpaitçuen eguiten egoitça etchetan bainan bai hobietan.
28 Eta ikhusiric Jesus, oihu eguin çuen, eta ahuzpecatu cen haren aitcinean, cioelaric oihu patarracaz: cer da ene eta çure artean, Jesus Oroetaco Jaincoaren Semea? othoizten çaitut, ni tormenta eztecaçun.
29 Eta Jesusec manatcen cion izpiritu lohiari yalguitceaz guiçon hartaric camporat: ceren aspaldian hertsia atchiqui çuen, eta nahiz guiçon hura estecatua cen gathez eta burdinetan atchiquia, porroscatcen cituen bere lokharriac, eta eramana cen demonioaz desertuetan barna.
30 Eta Jesusec galdeguin cion: nola duçu icena? eta erran çuen: araldea; ecen hainitz demonio sarthu ciren hura baithan.
31 Bainan othoizten çuten Jesus etceçoten mana leicerat yoaitea.
32 Bada han bacen acinda belz mulço handi bat mendi gainean bazcatcen cirenac, eta othoizten çuten utz citçan acinda belz hetan sartcea; eta utci cituen.
33 Eta demoniac atheraric guiçon hartaric sarthu ciren acinda belcetan; eta acinda mulçoa aurthiqui cen gain behera urerat; eta itho cen.
34 Eta hura bazcatçailec ikhusi çutenean cer guerthatu cen, ihes eguin çuten eta yoan ciren horren eguiztatcera hirirat eta landetan gaindi.