eta bere onthasun gucia chahutu çuena medicuetan, batez ere sendatua içan gabe;
44 Hurbilduz hura ganat guibeletic, hunquitu çuen haren arroparen ezquina, eta ordu berean odol galcea guelditu cen.
45 Eta Jesusen erran çuen: norc hunquitu nau? eta nola oroc ukhatcen baitçuten hec cirela, Pierresec erran cion, eta harequin cirenec ere: Nagusia, yendec hersten eta çapatcen çaituzte, eta erraiten duçu: norc hunquitu nau?
46 Bainan Jesusec erran çuen: norbaitec hunquitu nau; ecen eçagutu dut berthute bat yalgui dela niganic.
47 Orduan emazteac ikhusiz hura etçayola gordea içan, ethorri cen gucia ikharan, eta ahuzpecaturic haren oinetan, aithortu cion yendaya guciaren aitcinean cergatic hunquitu çuen, eta cer guisaz içan cen sendatua berehara.
48 Eta erran cion: ene alaba, çaude descansu, çure fedeac sendatu çaitu; çoaci bakhean.
49 Eta mintço celaric oraino, norbait ethorri cen Synagogaco aitcindaria ganic, ceinac erran baitcion: çure alaba hil da, ez akhit, Nagusia.
50 Bainan Jesusec hori adituric, ihardetsi cion nescatcharen aitari, cioelaric: ez içan beldur; sinhex çaçu choilqui, eta sendatua içanen da.
51 Eta ethorri cenean etcherat, etçuen utci nihor sartcera Pierres, Jacques eta Joannes baicen, nesca-
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/45
Itxura
Orri hau berrikusia izan da