Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/46

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tcharen aita eta amarequin.
52 Bada nigar eguiten cioten guciec, eta minez bulharrac yoiten cituzten; bainan erran cioten: ez eguin nigarric, ezta hila, bainan lo dago.
53 Eta hartaz trufatcen ciren, baitçaquiten segurqui hila cela.
54 Harc botaturic guciac camporat, eta harturic nescatcharen escua, oihu eguin çuen, cioelaric: nescatcha, chuti çaite.
55 Eta haren arima itçuli cen, eta nescatcha chutitu berehala, eta manatu çuen eman ceçotela huni yatera.
56 Eta nescatcharen aita eta ama harritu ciren, bainan manatu cioten ez nihori erraitez cer eguin içan cen.

IX CAPITULUA.
Jesus-Christoc igorteen ditu Apostoluac predicatceco eta sendatceco, asetcen ditu bortz oguiz mila guiçon, irakhasten ditu berceac; guero itchuraz aldatua da, sendatcen du debruztatu bat, irakhasten du humiltasuna berenei, uzten du halaco guiçon bat debruen casatcerat, pairatcen du egon lekhuaren eza, eta nahi du berec segui deçaten behatu gabe guibelerat.
GUERO Jesusec bilduric bere hamabi discipuluac, eman cioten bothere eta nausitasun debru gucien gainean, eta erien sendatceco ahala.
2 Eta egorri cituen predicatcera Jaincoaren erresuma, eta erien sendatcera.
3 Eta erran cioten: ez ekhar deusic bidecotçat, ez makhilaric, ez çacuric, ez oguiric, ez diruric, eta ez içan bakhotchac bi arropa.
4 Eta cein nahi etcherat sar çaitezten, egon çaitezte han handic abiatu artino.
5 Eta errecebituco e-