tçaituzten lekhu orotan, hiri hartaric abiatcean, iharros çaçue çuen oinen herrauxa, lekhucotasunean heyen contra.
6 Hec beraz partituric yoaiten ciren herriz herri, ebanyelioa adiarazten çutelaric, eta orotan sendatcen.
7 Bada Herodes Tetrarkac ençun çuen mintçatcen Jesusec eguiten cituen gauça guciez, eta truble handian cen ceren cembaitec erraiten çuten Joannes hiletaric piztu cela;
8 Eta cembaitec Elias aguertu cela; eta bertce cembaitec, profeta çaharretaric norbait piztu cela.
9 Eta Herodesec erran çuen: Joannesen burua motz araci dut; nor da beraz hau, ceinetaz aditcen baititut erraiten horrelaco gauçac? eta haren ikhustea bilhatcen çuen.
10 Guero apostoluac ethorri ondoan, condatu cioten eguin cituzten gauça guciac. Eta Jesusec eraman cituen berequin, eta bildu cen lekhu desertu batera, Bethsaida icena duen ondorat.
11 Hori yaquinic yendec, yarraiqui çaizcon; eta errecebitu cituen, eta aiphatcen cioten Jaincoaren erresumaz, eta sendatcen cituen sendaturic içan behar cirenac.
12 Bada eguna aphalcen hasi ondoan, hamabi discipuluac ethorri çaizcon eta erran cioten: egor çatçu yende horiec, yoan diten inguruco herri eta herrisquetara, harat bilceco eta yatera aurquitceco; ecen hemen lekhu desertu batetan gare.
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/47
Itxura
Orri hau berrikusia izan da