ere errecebituco bainau, errecebitcen du ni igorri nauena. Ecen çuen gucien artean ttipiena dena handia içanen dena da.
49 Eta Joannesec hartuz hitça, erran çuen: Nagusia, ikhusi dugu norbait casatcen cituena demonioac çure icenean, eta debekhatu dugu, ceren etçaituen seguitcen gurequin.
50 Bainan Jesusec erran cion: ez debekha; ecen gure contra eztena, gure alde da.
51 Bada guerthatu cen haren khurutcean igaiteco egunac bethetcen cirelaric, goratu çuela bere beguitartea Jerusalemerat yoaiteco arras desegobitua.
52 Eta igorri cituen bere aitcinean meçulariac, ceinac yoanic sarthu baitciren Samaritanoen herri batetan, hari egon lekhuaren aphainceco.
53 Bainan Samaritanoec etçuten errecebitu ceren iduri baitçuen Jerusalemerat yoan cela.
54 Eta Jaquesen eta Joannesec, haren discipuluec, ikhusi çutenean hori erran çuten: Jauna! nahi duçu erran deçagun, Eliasec eguin çuen beçala, cerutic yaux bedi sua, eta ecezta ditçan?
55 Bainan Jesus itçuliz larderiatu cituen borthizqui, erraiten ciotelaric: eztaquiçue cein izpirituz çareten.
56 Ecen Guiçonaren Semea ezta ethorri guiçonen arimen galarazteco, bainan salbatceco. Hola yoan ciren bertce herri batetarat.
57 Eta guerthatu cen bidean yoan cirelaric,
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/52
Itxura
Orri hau berrikusia izan da