Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/53

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

guiçon batec erran cioela: seguituco çaitut, Jauna, norat-nahi yoan çaiten.
58 Bainan Jesusec ihardetsi cion: acheriec badituzte cilhoac, eta ceruco choriec badituzte habiac, bainan Guiçonaren Semeac eztu non pausa burua.
59 Gueron erran cion bertce bati: yarraic çaite niri; eta hunec ihardetsi cion: utz neçaçu lehenic neure aitaren ehorzterat yoaitera.
60 Eta Jesusec erran cion: utz çatçu hilac beren hilen ehorztera; bainan çu, çoaci eta adiaraz çaçu Jaincoaren erresuma.
61 Bertce batec ere erran cion: Jauna, seguituco çaitut, bainan utz neçaçu lehenic conyitaren hartcera ene etchean direnen ganic.
62 Bainan Jesusec ihardetsi cion: nihor golde-nabarran escua emaiten duena, eta guibelerat behatcen duena, ezta ongui ekharria Jaincoaren erresumaco.

X CAPITULUA.
Jesus-Christoc igortcen ditu bere hirur hogoi eta hamar discipuluac predicatceco eta sendatceco, alegueratcen da izpirituz bereen dohatstasunaz, legueco irakhastaile bati erakhusten du bere proximoa Samaritanoaren parabolan, eta irakhasten du Martha Mariaren hautaren gainean.
BADA gauça hoyen ondotic icendatu cituen orobat bertce hirur hogoi eta hamar; eta igorri cituen birazka bere aitcinean, yoan behar cen hiri eta lekhu gucietara.
2 Eta erraiten cioten: uzta handia da, bainan languile guti; othoitz çaçue beraz uztaco Jauna, bota ditçan languileac bere uztarat.
3 Çoazte, huna igortcen çaituztet bildotch