batçu beçala otsoen erdira.
4 Ez ekhar ez molsaric, ez çacuric, ez çapataric, eta ez nihor agur bidean.
5 Eta cein-nahi etchetan sar çaitezten, erraçue lehenic: bakhea içan bedi etche huni!
6 Baldin bada han bakhezco cembait haur, çuen bakhea erautsico da haren gainerat; bertcela itçulico da çuen ganat.
7 Eta egon çaitezte etche hartan, yan eta edanez çuen aitcinerat ekharri içanen denaz; ecen languileac mereci du bere saria. Ez iragan etchez etche.
8 Eta cein-nahi hiritan sar çaitezten eta errecebitcen baçaituzte, yan çaçue çuen aitcinean eçarria içanen denetic.
9 Eta senda çatçue han içanen diren eriac; eta erroçuete: Jaincoaren erresuma çuen ganat hurbildua da.
10 Bainan cein nahi hiritan sar çaitezten, ez baçaituzte errecebitcen, yalgui çaitezte hango carriketara, eta erraçue:
11 Iharrosten dugu çuen contra çuen hirico herrauxa guri lothu çaicuna; bizquitartean yaquin eçaçue Jaincoaren erresuma çuec ganat hurbildua dela.
12 Eta erraiten dautçuet: egun hartan Sodomacoentçat eztiago içanen dela hiri harentçat baino.
13 Çorigaitz çuri, Chorasin, çorigaitz çuri, Bethsaida! ecen çuen erdian eguinac içatu diren miraculuac, eguinac içan balire Tyren eta Sidonen, aspaldi du urrikituco cirela, çacu batez estaliac, eta
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/54
Itxura
Orri hau berrikusia izan da