Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/56

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ri ere Semeac errebelatu içan nahi duenac baicen.
23 Guero itçuliz bere discipuluen alderat, erran cioten berechiqui: ongui dohaxuac dire çuec ikhusten ditutçuena ikhusten duten beguiac.
24 Ecen erraiten dautçuet hainitz profeta eta hainitz erregue guticiatu direla ikhusten ditutçuen gaucen ikhusteco, eta eztituzte ikhusi, eta ençuteco aditcen ditutçuen gauçac, eta eztituzte aditu.
25 Orduan huna legueco irakhastaile bat chutituric haren frogatceco, erran cion: Nagusia, cer eguin behar dut bethico bicitcearen içaiteco?
26 Eta erran cion: cer da escribatua leguean? cer irakhurtcen duçu?
27 Eta ihardetsi çuen, eta erran: maithatuco duçu çure Jainco Jauna çure bihotz guciaz, eta çure arima guciaz, eta çure indar guciaz, eta çure gogo guciaz; eta çure proximo laguna ceroni beçala.
28 Eta Jesusec erran cion: ongui ihardetsi duçu; eguiçu hori, eta bicio çare.
29 Bainan hare bere burua garbitu nahiz, erran cion Jesusi: eta nor da ene proximo laguna?
30 Eta Jesusec ihardestean, erran cion: guiçon bat yausten cen Jerusalemetic Jericorat, eta erori cen ohoinen escuetarat, ceinec biluci baitçuten, eta colpatu ondoan hainitz colpez, yoan ciren, utciz hura erdi hila.
31 Bada, sacrificatçaile bat yauxterat guerthatu cen bide beretic, eta hura ikhusi