Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/57

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

çuenean, bertce alderat iragan cen.
32 Levita bat ere ethorriric lekhu hartarat eta ikhusiz guiçon hura, iragan cen orobat bertce alderat.
33 Bainan Samaritano bat bere bidean çabilaric ethorri cen hura ganat, eta hura ikhustean, hunquitua içan cen urricalmenduz.
34 Eta hurbilduz, bere çauriac lothu çaizcon, eta heyen gainerat ichuri olio eta arno; guero eçarri çuen bere çaldiaren gainean, eta eraman çuen ostaturat, eta içan çuen hartaz artha.
35 Eta biharamunean abiatcean athera cituen bere molsatic bi diru peça, eta eman cituen ostalerari, erraiten cioelaric: içan çaçu hortaz artha; eta cer-ere gostuco baituçu guehiago, bihurtuco dautçut itçulcen naicenean.
36 Cen beraz hirur hetaric iduritcen çaitçu içan dela ohoinen escuetara erori cenaren proximo laguna?
37 Ihardetsi cion: haren aldean urricalmendu içatu duena. Jesusec beraz erran cion: çoaci, eta çuc ere eguiçu gauça bera.
38 Eta yoaiten cirelaric, herri batetan sartcerat guerthatu cen; eta emazte batec Martha icena çuenac errecebitu çuen bere etchean.
39 Eta baçuen ahizpa bat Maria deithua, ceinac yarria çagolaric Jesusen oinetan, ençuten baitçuen haren hitça.
40 Bainan franco arthez erabilia cen Martha; eta ethorriric Jesus ganat, erran çuen: Jauna, eztuçu ansiaric ene ahizpac utz neçan