bakharric cerbitçatcera? erroçu beraz lagun neçan bere aldetic.
41 Eta Jesusec ihardestean, erran cion: Martha, Martha, khechatcen çare eta muguitcen hainitz gauça gatic.
42 Bainan gauça bakhar bat da beharra, eta Mariac hautatu du alde ona, khendua içanen etçayona.
XI CAPITULUA.
Jesus-Christoc irakhasten ditu bereac othoiz eguiten eta ez guelditcen, sendatcen du debruztatu bat, mintço da demonio camporat aurthiquiez eta berriz itçulcen direnez, fede kunen dohatstasunaz eta gaisto barne lohien çorigaitçaz, ceina maiz aiphatcen baitu Scribau eta Pharisau hypocritei.
ETA guerthatu cen, othoitcean çagolaric lekhu batean, guelditu cenean othoitcetic, bere discipuluetaric batec erran cioela: Jauna, irakhats çaguçu othoizten, Joannesec irakhasti dituen beçala bere discipuluac.
2 Eta erran cioten: othoizten duçuenean, erraçue: Gure Aita, ceruetan çarena, erabil bedi sainduqui çure icena; ethor bedi çure erresuma; eguin bedi çure borondatea ceruan beçala lurrean ere;
3 Iguçu egunean gure eguneco oguia;
4 Eta barkha dietçaguçu gure bekhatuac; ecen barkhatcen ditugu orobat gure ganat çordun diren guciei. Eta ez gaiçatçula tentacionetan sararaz; aticitic, beguira gaiçatçu gaitcetic.
5 Guero erran cioten: çuetaric cembaitec balu adisquide bat ethor laitequena haren ganat, gauerdi gainean, eta erran deçon: ene adisquea, presta ditçadaçu hirur ogui;
6 Ecen adisquide bat uste gabe ethorri çait iragaitean, eta eztut
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/58
Itxura
Orri hau berrikusia izan da