Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/59

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

deusic hari escaintceco.
7 Eta barnean denac ihardex deçan eta erran: ez neçaçula nahas; ecen neure athea ya hertsia da, eta neure haur ttipiac ohean dire enequin; ez naiteque yaic çuri oguien emaiteco.
8 Erraiten dautçuet, nahiz ezten yaiquitcen hari emaitera adisquidea delacotz, yaiquico dela bizquitartean haren galden bortchaz, eta emanen dioela beharco duen becembat.
9 Hartacotz erraiten dautçuet: galdequiçue, eta emana içanen çaitçue; bilha çaçue, eta aurquituco duçue; yo çaçue, eta idequia içanen çaitçue.
10 Ecen norc-ere galdeguiten baitu, izaiten du; norc-ere bilhatcen baitu, aurquitcen du; eta yoiten duenari idequia içanen çayo.
11 Baldin haur batec galdeguiten badu oguia çuen arteco norbaiti haren aita denari; emanen othe dio harri bat? edo galdeguiten badu arraina, emanen othe dio arrainaren plaçan sugue bat?
12 Edo galdeguiten badu arrl ce bat, emanen othe dio harrobi bat?
13 Beraz çuec gaistoac çaretenac, baldin badaquiçue çuen haurrei emaiten gauça onac, cembat guehiago çuen Aita ceruetacoac emanen du Izpiritu Saindua galdeguiten diotenei?
14 Orduan casatu çuen demonio bat mutu cena, eta guerthatu cen demonioa yalqui cenean, mutua mintçatu cela; eta yendeac estonatu ciren.