Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/60

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

15 Eta heyetaric cembaitec erran çuten: Beelzebut demonioen aitçindariaz casatcen ditu demonioac.
16 Bainan bertcec, haren frogatceco, galdeguiten cioten seinale bat cerutic.
17 Bainan harc eçagutuz heyen gogoetac, erran cioten: bere contra makhurtua den cein-nahi erresuma desertu bilhacatuco da; eta cein-nahi etche bere contra makhurtua dena erorcen da.
18 Baldin beraz Satan ere bere contra makhurtua bada, nola iraunen du haren erresumac? erraitenn duçuenaz gueroz demonioac casatcen ditudala Beelzebuten,
19 Baldin demonioac casatcen baditut Beelzebutez, çuen semec nortaz casatcen dituzte? hartacotz berac içanen dira çuen yuye.
20 Bainan baldin casatcen baditut demonioac Jaincoaren erhiaz, segurqui Jaincoaren erresuma ethorri da çuen ganat.
21 Guiçon hazcar eta ongui harmatu batec çaintcen duenean bere etchea, dituen gauçac bakhean dire.
22 Bainan guerthatcen bada bat hura baino hazcarragoa, hura garraitcen duenac khentcen dauzca bere harma guciac ceinetan fidatcen baitcen; eta partitcen du hari hartu dauzcanac.
23 Enequin eztena, ene contra da; eta enequin bilcen eztuenac, barrayatcen du.
24 Izpiritu lohia athera denean guiçon batetic, yoaiten da lekhu idorretan gaindi, descansua bilhatuz; eta