Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/61

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ezpaitçuen aurquitcen, erran çuen: itçulico naiz ene etcherat, ceinataric athera bainaiz.
25 Eta ethorriric, khausitcen du erratzatua eta aphaindua.
26 Orduan yoaiten da, eta hartcen ditu berequin bertce çazpi izpiritu bera baino gaistoagoac, eta sartcen dire eta han egoiten, halaco guisaz non guiçon haren azquen estatua gaistoagoa baita lehembibicoa baino.
27 Bada, guerthatu cen, gauça hauc erraiten cituelaric, yenden arteco emazte batec alchatu çuela bere boza, eta erran cioela: ongui dohaxua da çu ekharri cituen sabela, eta erosqui ditutçun bulharrac.
28 Eta erran çuen: bainan ongui dohaxuago dire Jaincoaren hitça ençuten dutenac, eta hura beguiratcen.
29 Eta nola yendeac bilcen hari baitciren, hasi cen erraiten: ethorquia hau gaistoa da; galdeguiten du miraculu bat, bainan eztu içanen bertce miraculuric, Jonas profetaren seinalea baicen.
30 Ecen nola Jonas içan baitcen seinale bat Ninivatarrei, hala Guiçonaren Semea içanen da bat ethorquia huni.
31 Egüerdico erreguina alchatuco da yuyamenduco egunean ethorquia huntaco guiçonen contra, eta condenatuco ditu; ceren ethorri baitcen lurraren burutic Salomonen çuhurcia aditceco; eta huna, bada hemen Salomon baino guehiago.
32 Ninivaco yendeac alchatuco dire ethor-