quia hunen contra, eta condenatuco dute; ceren urriquitu diren Jonasen predicacionean; eta huna, bada hemen Jonas baino guehiago.
33 Bada, nihorc arguizaguia pizten duenic eztu eçartcen lekhu gorde batean, edo berro azpi çutargui baten gainean, amoreagatic sarcen direnec ikhus deçaten arguia.
34 Gorphutceco arguia beguia da; baldin beraz çure beguia garbi bada, çure gorphutz gucia ere arguitua içanen da, bainan gaistoa bada, çure gorphutça ere ilhumbean içanen da.
35 Beha çaçu beraz çu baithan den arguia eztadin içan ilhumbea.
36 Baldin beraz çure gorphutça arguitua bada, alde ilhunic içan gabe, orotan arguitua içanen da, arguizaguiac arguitcen cituenean beçala bere arguiaz.
37 Eta mintço celaric, Pharisau batec othoiztu çuen bere etchean bazcalceco; eta Jesus sarthu cen, eta mahainean yarri.
38 Bainan Pharisaua estonatu cen ikhusteaz etcela lehenic garbitu bazcaldu aitcinean.
39 Bainan Jaunac erran cion: çuec Pharisauac garbitcen duçue coparen eta plataren campoa; bainan çuen barnea ohointçaz eta gaistaqueriez bethea da.
40 Erhoac, campoa eguin duena ez othe du barnea ere eguin?
41 Bainan lehenago emaçue amoina duçuenetaric, eta huna, gauça guciac içanen çaitçue garbiac.
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/62
Itxura
Orri hau berrikusia izan da