Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/63

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

42 Bainan çorigaitz çuei, Pharisauac; ecen pagatcen duçue mentharen eta ruaren eta belhar suerte gucien detchema, eta deslayatcen ditutçue yusticia eta Jaincoaren amodioa: eguin behar ciren gauça hauc eta ez utci hec.
43 Çorigaitz çuei, Pharisauac, lehen toquiac maite ditutçuenac synagoguetan, eta agurrac placetan.
44 Çorigaitz çuei, Scribau eta Pharisau hypocritac, ecen iduri duçue agueri eztiren hobiac, halaco guisaz non gainetic iragaiten diren guiçonec, ezpaitaquite.
45 Orduan legueco irakhastailetaric batec hartu çuen hitça eta erran cion: Nagusia, gauça horien erraitean escarnioac ere erraiten dauzkiguçu.
46 Eta Jesusec erran cion: çorigaitz çuei ere legueco irakhastalei, ecen guiçonac bethetcen dituçue ekhar eztitçaqueten carguez; bainan ceronec eztitutçue çarga hec hunquitcen çuen erhi batez.
47 Çorigaitz çuei; ecen equidatcen ditutçue çuen aitec hil dituzten profeten hobiac.
48 Eguiaz aditcerat emaiten duçue gogaquidatcen ditutçuela çuen aiten eguintzac; ecen heyec hil dituzte, eta çuec eguiten ditutçue heyen hobiac.
49 Hartacotz ere Jaincoaren çuhurciac erran du: egorrico derauztet profetac eta apostoluac, eta hetaric hilen eta casatuco dituzte;
50 Amoreagatic profeta gucien odola ichuria içan dena munduaren hastetic, berriz