Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/65

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ric gorphutça hilcen dutenez, eta guero deusic ez baileçaquete eguin guehiago.
5 Bainan irakhutsico dautçuet nor behar duçuen beldurtu: beldur çaçue botherea duena, hil duen ondoan, igortceco Gehennarat; bai, erraiten dautçuet, beldur çaizte hartaz.
6 Ez othe dute emaiten bortz murruchori ttipi bi cornadoetan? eta bizquitartean hetaric bat choila ezta ahantcia Jaincoaren aitcinean.
7 Çure buruco ile guciac ere condatuac dire; ez içan beraz beldur; guehiago balio duçue hainitz murruchoriec baino.
8 Bada erraiten dautçuet: norc-ere aithortuco bainau guiçonen aitcinean, Guiçonaren Semeac aithortuco duela ere hura Jaincoaren aingueruen aitcinean.
9 Bainan norc-ere arnegatuco bainau guiçonen aitcinean, arnegatua içanen da Jaincoaren aingueruen aitcinean.
10 Eta nor-ere mintçatuco baita Guiçonaren Semearen contra, barkhatua içanen çayo; bainan Izpiritu Sainduaren contra arnegatcen duenari, etçayo barkhatua içanen.
11 Eta eramaiten çaituztenean Synagoguetarat, hirico aitcindarietarat eta botherexuetarat, ez içan penetan nola edo cer ihardetsico duçuen, edo cer erraiteco içanen duçuen.
12 Ecen Izpiritu Sainduac irakhatsico dautçue ordu berean cer erran behar den.
13 Eta tropatic norbaitec erran cion: Nagusia, erroçu ene anayari enequin parti deçan primantça.