Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/66

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

14 Bainan ihardetsi cion: o guiçona! norc eçarri nau çure gainean çure yuye içaiteco, eta çure partimenen eguiteco?
15 Guero erran cioten: beha çaçue eta beguira çaitezte lukhurançatic; ecen nahiz onthasunac gainditcen çaizcon norbaiti, eztu bizquitartean bicia bere onthasunez.
16 Eta erran cioten parabola hau: guiçon aberax baten landec ekharri çuten frangancian;
17 Eta bere baithan gogoratcen çuen, cioelaric: cer eguinen dut, ecen eztut norat bil ahal neure fruituac?
18 Guero erran çuen: huna cer eguinen dudan: aurthiquico ditut ene bihiteguiac, eta handiogoac eguinen ditut, eta harat bilduco ditut ene arranda eta ene onthasun guciac.
19 Guero erranen diot ene arimari: neure arima, hainitz onthasun baduçu bilduric hainitz urtherençat, descansa çaite, yan, edan çaçu eta aleguera çaite.
20 Bainan Jaincoac erran cion: erhoa, gau huntan berean çure arima berriz galdetua içanen çaitçu; eta aphaindu dituçun gauçac norendaco içanen dire?
21 Guisa bera da onthasun bilcen duenarentçat beretaco, eta Jaincoaren eretcean aberax eztenaz.
22 Orduan erran çuen discipuluei: horrelacotz erraiten dautçuet: etçaitezte içanen ansian çuen biciaz, cer yanen duçuen; ez-eta çuen gorphutçaz, certaz içanen çareten beztituac.
23 Bicia yanharia bai-