Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/67

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

no guehiago da, eta gorphutça beztimenda baino guehiago.
24 Considera çatçue beleac; eztute eraiten, ez-eta ebaquiten, eta eztute arnoteguiric, ez bihiteguiric, bainan Jaincoac hazten ditu. Cembat balio duçue choriec baino guehiago?
25 Eta nor da çuetaric bere ansiez beso batez bere tailla gora deçaquenic?
26 Beraz ezin baduçue hainitz gutia dena, cergatic çarete ansian gaineracoaz?
27 Beguira çatçue nola luçatcen diren liliac, eztute lancatcen, ez eta iruten, eta erraiten dautçuet Salomon bera, bere loria guçian, etcela aphaindua hetaric bat beçala.
28 Bada Jaincoac beztitcen badu hola egun landan den belharra, eta bihar labean eçarria dena, cembat guehiago beztituco çaituzte, o fede ttipico yendeac?
29 Ezteçaçue beraz erran: cer yanen dugu, edo cer edanen dugu? eta etçaiteztela içanansian;
30 Ecen mundu huntaco yendeac ondotic dire gauça horiec gucen bilhatcen; bainan çuen Aitac badaqui gauça horien beharra duçuela.
31 Bainan lehenago bilha çaçue Jaincoaren erresuma, eta gauça hauc guciac emanac içanen çatçue gaindica.
32 Ez içan beldur, arthalde ttipia; ecen onetsi çayo çuen Aitari erresumaren çuei emaitea.
33 Sal çatçue dituuçuenac, eta hetaric eman amoina; eguitçue çahartcen eztiren