Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/82

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

bere aitari: huna, badu haimbertce urthe cerbitçatcen çaitudala, eta eztut behinere çure manuriciragan; eta bizquitartean eztautaçu egundaino eman pittica bat ene adisquidequin atseguin harceco.
30 Bainan çure seme hau, ceinac iretsi içan baitu çure onthasuna bici gaistoco emaztequin, ethorri içan denean, hil içan doiçu aretche guicena.
31 Eta aitac erran cion: ene haurra, çu bethi enequin çare, eta ene onthasun guciac çureac dire.
32 Bada ase ona eguin behar cen, eta alegueratu, ceren çure anaya hau hil baitcen, eta piztu baita; galdu baitcen, eta ediren baita.


XVI CAPITULUA.
Jesus-Christoc irakhasten du inyustuaren, Jaincoaren eta Mammonem cerbitçarien, aberaz eta Lazararen parabolaz.
ERRAITEN çuen ere bere discipuluei: bacen guiçon aberax bat çuena menayant bat, ceina haren aitcinean acusatua içan baitcen haren onthasunen barrayatceaz.
2 Eta deithuric, erran cion: cer aditcen dut çutaz erraiten? çure menayuaren contuac errenda çatçu; ecen eztuçu guehiago içanen ene onthasunen menayatceco ahala.
3 Orduan menayantac erran çuen bere baithan: cer eguinen dut, ene nagusiac khentcen dautanaz gueroz bere onthasunen menayua? ezteçaquet aitçurt lurra; eta escatceco ahalque naiz.
4 Badaquit cer eguinen dudan, amoreagatic ene menayantça khendua içaiten çautanean, cembaitec har neçaquen bere etchean.