Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/83

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

5 Orduan deithu cituen bederazka bere nagusiaren çordunac, eta erran çuen lehembicicoari: cembat duçu çor ene nagusiari?
6 Erran çuen: ehun içari olio. Eta erran cion: har çaçu çure çorra, eta yar çaite berehala, eta ez escriba berrogoi eta hamar baicen.
7 Guero bertce bati erran cion: eta çuc cembat duçu çor? eta erran çuen: ehun gaitçuru ogui. Eta erran cion: har çaçu çure çorra, eta ez escriba laur hogoi baicen.
8 Eta nagusiac laudatu çuen menayant deleyala, çuhurqui eguiten çuelacotz. Hala, mende huntaco umeac çuhurrago dira beren ethorquian, arguico umeac baino.
9 Eta nic ere erraiten dautçuet: eguitçue adisquideac onthasun gaizqui bilduez; amoreagatic akhabatcerat heltcen çaretenean, errecebi citçaten egoitça bethicoetan.
10 Gauça gutinoetan leyal dena, gauça handietan ere leyal da; eta gauça gutinoetan deleyal dena, deleyal da ere handietan.
11 Baldin beraz ezpaçaizte içan leyal onthasun gaizqui bilduetan, norc fidatuco dautçue eguiazco onthasunac?
12 Eta baldin bercerena denaz ezpaçarete içan leyal, norc emanen dautçue çuena dena?
13 Sehi batec eztitçaque bi nagusi cerbitça; ecen higuinduco du bat, eta maithatuco bertcea; edo estecatuco da bati, eta arbuyatuco du bertcea; eztetçaquetçue cerbitça Jaincoa eta aberaxtasunac.