14 Bada Pharisauac ere, lukhurariac baitciren, ençuten cituzten hauc guciac, eta hartaz trufatcen ciren;
15 Eta erran cioten: çuen buruac garbitcen ditutçue guiçonen aitcinean; bainan Jaincoac eçagutcen ditu çuen bihotçac; hartacotz guiçonen aitcinean handi dena abominacionean da Jaincoaren aitcinean.
16 Legueac eta profetec iraun dute Joannes arteraino; handic hunat Jaincoaren erresuma ebanyelisatua da, eta bakhotcha harat borthizqui deithua da.
17 Bada errechago da cerua eta lurra iragan daiten, ecen ez legueco pondu bakhar baten erorcea.
18 Norc-ere igorcen baitu bere emaztea eta bertce batequin ezcontcen, yauquiten du adulterioa, eta norc-ere hartcen baitu bere senharraz utcia dena, yauquiten adulterioa.
19 Bada bacen guiçon aberax bat pruprez eta liho finez aphaincen cena, eta egun guciez handizqui hazten cena.
20 Errumes bat ere bacen, Lazaro icena çuena, aberaxaren athean etçana, eta çauriez estalia;
21 Eta guticia handia çuena aberaxaren mahainetic erorcen ciren porrosquetaric asetceco: eta chakhurrac ere ethortcen cire, eta milicatcen cioten bere çauriac.
22 Eta pobrea hila cen, eta ekharria içan cen aingueruez Abrahamen besoetarat; aberaxa ere hil cen, eta içan cen ehortcia.
23 Eta ifernuan celaric, eta beguiac alchatuz, nola auhenetan baitcen, ikhusi çuen
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/84
Itxura
Orri hau berrikusia izan da