Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/94

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

pagaraztaile aitcindaria baitcen, eta aberaxa,
3 Enseyatcen cen ikhustera cein cen Jesus, bainan etceçaquen yenden gatic: ecen aphala cen.
4 Hartacotz laster eguin çuen aitcinerat, eta igan cen marthotça-pico baten gainerat haren ikhusteco; ecen handic iragan behar çuen.
5 Eta ethorri cenean Jesus lekhu hartarat, goiti behatuz, ikhusi çuen, eta erran cion: Zakheas, yaux çaite berehala; cergatic egun egon behar nauçu çure etchean.
6 Eta yauxi cen berehala, eta errecebitu çuen bozcariozqui.
7 Eta guciec ikhusiz hori murmuratcen çuten, ciotelaric: sarthu cela bici gaistoco guiçon baten etchean han estatatceco.
8 Eta Zakheas han presentatuz erran cion Jaunari: huna, Jauna, ene onthasunen erdia emaiten dut pobrei; eta baldin bidegaberic eguin badut norbaiti cerbaitetan, bihurcen dut lauretan haimbertce.
9 Eta Jesusec erran cion: egun salbamendua sarthu da etche huntan; ceren hau ere Abrahamen semea baita;
10 Ecen Guiçonaren Semea ethorri da galdua cenaren bilhatcerat eta salbatcerat.
11 Eta nola aditcen baitcituzten gauça hec, Jesusec seguitu çuen bere solasa, eta aiphatu çuen parabola bat, ceren Jerusalemetic hurbil baitcen, eta uste baitçuten berehala Jaincoaren erresuma aguertua içan behar cela.
12 Erran çuen beraz: guiçon aitonen seme bat yoan cen lekhu ur-