Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/95

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

run batetara, erresuma baten nausitasunean sarceco, bainan itçulceco chedez.
13 Eta bere sehietaric hamar deithuric, eman cioten hamar mark diru, eta erran: baliaraz çatçue ni ethorri arteraino.
14 Bada, haren hiritarrec higuincen çuten: hartacotz igorri cioten erraiterat: eztugu nahi hunec erreina deçan gure gainean.
15 Guerthatu cen beraz itçuli cenean, eta erresumaren gozamenean sarthu cen ondoan, manatu çuela ekharraz citçoten sehi hec ceinei fidatu baitçuen bere dirua, yaquin ceçantçat, cembat baliaraci çuen bakhotchac.
16 Orduan ethorri cen lehembicicoa, erraiten çuelaric: Jauna, çure mark diruac eraguin ditu bertce hamar mark.
17 Eta erran cion: ongui doha, sehi ona; ceren leyal içan çaren gauça gutitan, içan çaçu bothere hamar hirien gainean.
18 Eta bertce bat ethorri cen, cioela: Jauna, çure mark diruac eraguin ditu bertce bortz.
19 Eta erran cion orobat huni: eta çu içan çaite eçarria bortz hirien gainean.
20 Eta bertce bat ethorri cen, cioela: Jauna, hune çure mark dirua oihal batetan inguratua atchiqui dudana;
21 Ecen beldur içan naiz, ceren guiçon gogor bat baitçare: harcen duçu eman eztuçuna, eta bilcen duçu erain eztuçuna.
22 Eta erran cion: sehi gaistoa, çure hitçaz beraz yuyatuco çaitut: bacinaquien guiçon gogor bat naicela,