Orrialde:Garoa (1912).pdf/115

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

potik eldu bearra, besapetik artuta jaso naia, bular gañean estutzea, bizkarrekoak ematea, gizonari paketan utzi eziña Etzegoan ura bezelako gizonik lurbira guztian, baserritarrentzat.
Jose Domingok etzuan izan ainbeste lagun. Azpian gelditzen danak beti du lagun gutxi. Baiño bai leialak.
—Eztotzu alde askogaz irabazi; —esaten zioten jaztetxeruntz zeramatela— aizkorakada bigaitik izan da guztia. Adarbegia idoro ezpazendu, zeurea zan jokoa. Adarbegi añaniñua! ... Ozta oztean irabazi ta alango arrokeriak. Ondiño ikusi bear dozue ba alkar, bai Jaungoikoak gura badau...
.........................................................
Nik eznuan ikusi, baño badakit arratsalde artan bi jostallu erosi zituala Ana Josepak: aurtxoak miazkatzeko izaten duten uztaitxoa ta burni me argizko ume-txintxarria, beiak erreal batean, oso garesti. Ia ba, egun guztiak etziran berdiñak eta. Manueltxori ta Joxeri zerbait erosteko ere egon zan, baño zertako? Azukre kozkor bana eman ta kito. Mondragoiko azukre, konpita karamelo guztiak baño gozoagoa