Orri hau berrikusia izan da
VI.
ERRI TA ERBESTEAN
Juan Andres, atzerrira joan zan ezkero, bein bakarrik etorri zan Zabaletara. Urteak igarota bein bakarrik, eta egun gutxirako.
Lenengoetan, jaiotetxetik urruti, Gaztelerriko lur legor beroen erdian, erdaldunen artean, erderaz mintzatu bearrean, adiskide gutxirekin, gurasoen maitetasun gabe, sorterriko mendi berdeak ikusteko gogo aundia piztu zitzaion, eus-