Orrialde:Garoa (1912).pdf/135

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ren zotiñak! oroi zezala antxiñakoen esakera jakintsua: urrutira dijoana ezkontzera, edo da engañatua edo dijoa engañatzera. Alperrik... Esan zioten, Jaungoikoaren izenean! etor zedilla etxeruntz ainbat lasterren, bazirala Euskalerrian neskatxa onak, ezkonsaria ero ero emango ziotela. Alperrik... Esan zioten ezin zitezkela gurasoak urrutietara joan; etzan itxura, erbestean, edozeñekin! aide ta guraso gabe, sasiko baten irudian senartzea. Alperrik... Esan zioten negarrez zeudela aitamak, anaiak, illobatxoak. Alper alperrik: sua itzaltzeko, labe gori gartsuan isurtzea malko batzuek bezela.
Juan Andres emaztegaiaz itxutua zegoan: Dionisiak, paparrean ezartzen zaigun musker baten antzera eutsi zion senargaiari, ta etzion utziko zazpi errietako kanpaiak jota ere.[1]
Euskaldun basetxetarra ezkondu zan Gaztelerrian ta gaztelarren taiuan. ¡Zer

  1. Oraindik bada gure artean ume siniste tsoro au: muskerrak gizonari eltzen dionean, piztiak gizonari utzitzeko ¡zazpi erritako Kanpaiak jo bear dirala!